XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Yahaira Agirre Munduko Txapelketara

Yahaira Agirre Algortako Judo Club Getxo Taldeko kirolariak datorren urriaren 8tik 11ra bitartean Kolonbiako Cali hirian jokatuko den Munduko Junior Txapelketarako txartela eskuratu du.

Judoka gazte honi gehitu behar zaion beste lorpen garrantzitsu baten aurrean gaude honenbestez.

Estatua zein Europa-mailan Getxo eta Euskadiren izena hainbat eta hainbatetan toki ezinhobean utzi eta gero, oraingoan aparteko beste aukera bat aurkezten zaio Yahairari munduko elitearen artean egon ahal izateko.

Judoka getxotarrak joandako irailaren 12 eta 13an Portugalgo Madeiran jokatu zen Nazioarteko Txapelketan poltsikoratu zuen Mundukorako txartela bigarren tokian sailkatu baitzen, ingeles, frantziar, portugaldar, israeldar eta espainiarrekin lehian aritu ostean.